Azken eguna eta bozketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia kornermorea 2016ko mai. 14a, 23:10

"Safo de Mitilene" artistak aurkeztutako lana.

Gaur izan da erakusketa zabalik egon dan azken eguna, eta bozkak zenbatzeko ordua ere iritsi da.

260 pertsona inguru etorri dira bi aste hauetan Korner Morearen arte erakusketa ikustera. Bisitariek gehixen gustatutako artelana bozkatzeko aukera izan dabe, eta beraz, badakagu irabazle bat. Irabazleak gaitzizen batekin sinatu dau bere lana, Safo de Mitilene hain zuzen, Lesbos irlako poetisa gogoratu eta omentzen daben izena. Bi lan aurkeztu ditxu erakusketara ta bixak be izebururik gabe. 18. zenbakidun argazkixa izan da irabazlea. Bigarren bozkatuena Eibarko Jone Olabarriren margolanetako bat izan da, hau be izenburu gabea. Eta hirugarrena Etzozi Larrañaga soraluzetarraren "Modeloen Iraultza" izenburuduna. 

Irabazlearen lana udaletxeko datorren urteko egutegian aterako da. Eskerrik asko bisitari guztiei eta zuen bozka eman duzuenoi. 

Jone Olabarri eibartarraren margolana:

Etzozi Larrañagaren "Modeloen iraultza" margolanak: