Erakusketaren inaugurazioa

Erabiltzailearen aurpegia kornermorea 2016ko mai. 9a, 21:08

50 pertsona inguru batu ziran Korner Morean Arte Feminista Erakusketaren inauguraziora pasa dan ostiralian.

Pasa dan aste guztian zabalik egon zan erakusketia, ta nahikotxo jende pasau zan ikustera. Baina ostiraleko inauguraziora beste 50 lagun etorri ziran, tartian artistetako batzuk bebai. Bertan zenbait azalpen ta jateko zeoze egon zan. Korner Moreak kariño haundixakin prestau dau erakusketa hau, kontziente bait ginan jendian parte hartzia ezinbestekua zala erakusketia aurrera ateratzeko. 

Adin guztietako (16-63 urte bitxartian) ta herri desberdinetako artistak (Soraluze, Eibar, Arrasate, Aramaixo, Bilbo, Gasteiz...) aurkeztu ditxuzte beren lanak erakusketara. Korner Morean oso pozik gare euki doun harreriakin, bai artisten partetik ta bai bixitarien partetik. Kritika onak euki ditxuzte artelanek, eta soraluzetar batzuen zenbait ezusteko egon dia tartian.

Askok galdetu dozkue arte feministak zer esatia nahi daben. Artian historian zenbait konbentzionalismo eratzen jun dira emakumian irudixan eta gorputzetan. Estereotipo honek aldatzen jun dia denboriakin, baina emakumia askotan objektu pasibo bezala ikusi izan da. Arte feministak honekin apurtu nahi izan dau ta emakumia be, beste arlo askotan bezela (politika, gizartia, Kultura...), sujetu aktibo bezela identifikatzen eta horrela errepresentatzen daben arte mota da. Hau argi geratu da gure erakusketako artelanekin.

Erakusketan gehixen gustautako artelana bozkatzeko aukeria dau. Irabazliakin udaletxiak kalendarixotxo bat aterako dau telefonuekin. 

Eskerrak emoten dotsuegu parte hartu dozuen danori eta erakusketia ikustera etorri zaretenori, baitxa udalari, ta ondiok pasau ez zaretenori gogoratzen dotsuegu hurrengo zapatura arte zabalik dakazuela. 

GORA ARTISTA FEMINISTAK!