Arte feminista erakusketa ikusgai dago 40 lan ingururekin

Erabiltzailearen aurpegia kornermorea 2016ko mai. 3a, 11:29

Korner Moreak kolektiboak ARTE FEMINISTA ERAKUSKETA ireki du. Ia 40 lan aurkeztu dituzte adin tarte zabaleko hainbat artistek, eta hainbat herritatik jasotako artelanak jarri dituzte erakusgai.

Erakusketa maiatzaren 2tik 14ra egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 7tatik 8.30etara, eta larunbatetan eguerdiko 12etatik 1.30tara. 

Bisitariek artelan guztietan gehien gustatu zaiena bozkatu ahal izango dute, eta udalak irabazlearen lana erabiliko du telefono eta informazio desberdindun txartelak egiteko. 

Inaugurazioa, maiatzaren 6an, ostirala, egingo dugu, arratsaldeko 7tan. Bertan erakusketaren inguruko azalpenak emango ditugu eta giro goxoan artelanen egileekin eta datozen ikusleekin janari eta edarien inguruan batuko gara. Bertara guztiok zaudete gonbidatuta. 

Korner Moreak eskerrak eman nahi dizkie bertan parte hartzea nahi izan duten artista guztiei, zuek egin bait duzue posible erakusketa hau. Oso pozik gaude emaitzarekin, ia 40 artelan izan bait dira, argazki, margolan, eskultura eta komiki formatuan. 17 urtetik 63 urte bitarteko artistak parte hartu dute hainbat herritatik. 

Kolore eta ehundura desberdineko erakusketa ikustera animatu, gozatu eta bozkatu zure gustokoena!

GORA BORROKA FEMINISTA ETA GORA ARTE FEMINISTA!