Korner Moreak atzo inauguratu zeban Martxoa. Frida Khalori buruzko dokumentala bota ginuan zinian eta bukatutakuan tortila batzuen inguruan tertuliatxua ein ginuan. Margolari mexikarraren artelan batzuk aztertzeko aukeria euki ginuan be, eta iradokitzen zebenari buruzko hausnarketatxuak ein ginuzen.
Frida Khalo, gaur egun, feminisimoaren sinboloetariko bat da, eta Korner Morekuok honen arrazoiak emon nahi ginuzen, guretzat be irudi garrantzitsua dalako, ta aurtengo ekintzetan, behin baino geixautan erabili dogulako beran irudixa.
Tertuliatxuan ostian, larunbat honetarako flashmoba ikusteko (eta praktikatzeko) aukeria be euki ginuan, beraz astebukaera konpletua izan zan.
Eskerrik asko bertara hurbildu zineten guztiori, giro politxa sortu zinuten eta oso gustora egon ginan.
Aurrerau be elkar ikusiko dogulakuan gauz!