Gure genealogia feministak

Erabiltzailearen aurpegia kornermorea 2016ko urt. 11a, 10:30

Herritarrak aurkezpenean.

Hogeitamar pertsona inguru hurbildu ginan liburu aurkezpenera.

Adin desberdinetako plaentxiar eta inguruko herrixetako  pertsona kuadrilia bildu ginan atzo zinian. GURE GENEALOGIA FEMINISTAK liburuaren idazlietako bat, Edurne Epelde, izan zan aurkezpena in zebana. Edurnek Bilgune Feministan eta beste mugimendu batzutan lan egin dau, eta Emagin formakuntza, dokumentazio eta ikerkuntza feministan inguruan lanian dabilen zentrua da. 60-70eko hamarkadetatik Euskal Herrixan egon dan mugimendu feministaren ibilbidia islatzen da liburu honetan, eta atzoko saiuan muina be bera izan zan.

Aurkezpena ezin interesgarrixaua ein zeban, bisualizazio-meditazio hasiera batekin hasitxa, gure arbaso feministekin konektatzeko. Jarraixan mugimendu desberdinen ibilbidian sakondu ginuan, eta keinutxoren bat be in jakon Plaentxin egondako mugimenduari.

Autorian hitzetan liburu hau gauzatu al izan dan amets bat da, eta gu be berakin bat gatoz, biharrezkua ikusten bait dou euskal feministen borroka jaso eta errekonozituko daben lan bat. Mugimendu feminista anitza da eta izan da, oso desberdinak diran taldiak barnian hartzen bait ditxu, eta hori dana bildu eta forma ematiak nahiko lan eman dotse egilieri. Horretarako elkarrizketak, dokumentazio bilaketa eta beste bide batzuk erabili ditxuzte. Baina azkenian lan politxa, interesgarrixa eta esan bezela biharrezkua osatu dabe. Liburu-kontsulta bat bezela erabili al izateko forma daukala aipatu zeban Edurnek, lan mardula baita. 

Etorri ezin izan zinetenontzat baina interesauta bazarete, liburua eskuratzeko aukera badau, eta nahi dabenak gure bitxartez, edo zuzenian Emaginekuekin kontaktuan jarritxa lortu al dau. 

Korner Moreak eskerrak ematia nahi dotsue bertaratu zinaten guztiori, eta hurrengo ekintzetan be parte hartzera gonbidatzen zaitxuztegu. 

Ta eskerrak bebai, Edurneri eta Saioari, domeka baten guregana etortziarren, eta baitxa Emagin eta liburuan beste egilieri feminismuan inguruko holako lanak plazaratziarren.