Pasa dan asteazkenian KORNER MOREA kolektibuan aurkezpena ein ginuan herrixan. Aurkezpena modu artistikuan eitxia nahi izan ginuan eta zeoze politxa irten zalakuan gare. Hola sortu bait ginuan MANTAZPITIK poesia musikatua taldia, Peska, Andrea eta Alejandran artiakin batera. Gure eskerrik beruena zuentzat, ta poetan hitzetan: “lo más bonito es el viaje”.
Mila esker Gaztetxekueri be, hau posible eitxiarren. Zuen lan barik holako proiektu asko bidian geratuko ziran. Espero dou lan hori errekonoziduko dala belaunaldi berrio baten errelebuakin. Korner Morea zuen parte sentitzen da.
Gaztetxia bete ginuan, ta horrekin oso pozik gare, jendian erantzuna oso positibua izan zan, ta espero dou hemendik aurrerako ekintzetara be hainbeste jende gerturatzia. Korner Morea kontzientziak astintzera dator, ta gure ahotsa ta gorputzak erabiliko douz horretarako herramintxa bezela. Gaztetxian ta gaztetxetik kanpora gure borrokakin jarraitxukou ta herritxarrekin kontaukou bide honetan.
Mila esker danori Korner Moreakuen partez. Ta badakizue, bizitza ederra da baina ederragua ein al dou. GORA SORALUZE MOREAGO BAT ETA GORA EMAKUMIEN BORROKA!