90.eko hamarkadan zabaldutako bidia jarraitxukou

Erabiltzailearen aurpegia kornermorea 2015ko abe. 14a, 12:54

Afari-merienda baten kronika

IMG-20151214-WA0012

 

Atzo Korner Moreakoak Soraluzeko Emakume Taldearekin elkartu ginan, merienda goxo baten inguruan, ohittura onei jarraitxuz. Soraluzeko Emakume Taldea 1992-1997 urte arteko herriko mugimendu feminista izan zan, eta aurten “Gure Genealogia Feministak” liburuan beren espazixua euki dabe, beren lana errekonozitzen. Zorionak neskak!

Guretzat interes haundiko bilera zan, ta baitta zirraragarrixa. Azkenian zuek zarete guretzat herriko erreferentzia bakarrenetakuak talde aktibo bezela, ta bazekigun asko zekaula zuetaz ikasteko. Badakigu beste talde batzuk be lanian ibili dirala, ta haiekin be elkartzeko asmua dakau. Baina talde honek 5 urtez iraun zeban aktibo, eta hori gure herrixan badirudi asko dala. Gu hori gainditzera gatoz, baina danon laguntza ta indarra biharko dou. Baina horretarako ez dou bide berri bat hasiko, zuek zabaldutakua jarraitxukou.

Gure espektatiba guztiak bete zitxuzuen, atsalde ezin interesgarrixaua pasau ginuan zuen esperientziatik ikasten: funtzionatzeko zekazuen modua ta burokrazia, herriko emakumien harrera berua, udalakin tentsioak…Baina anekdotak ta umoria ez zan falta izan. Ezta zuen aholkuak bez, batez be, hartu doun erabaki honetaz disfrutatziana eta lanaz gain gure burueri be denboria emotiana, elkar ezagutzeko eta elkarrekin ikasteko. Ez euki zalantzarik, kaso eingo dotsuegu.

Zuen lana errekonozitziaz gain eskerrak emon bihar dotsuegu, bai bost urte haiengaitxik, bai gero be lana guztiz ez lagatziarren, eta beste bide batzuetatik heteropatriarkatuaren harkaitz gogor horretan arrakalak bilatzen jarraitxu dozuelako.

Korner Morean sorrera ilusino haundixakin bizi izan dozuela esan zozkuzuen, eta horrek guri indarra emoten dozku. Talde jaio barrixa gara, baina gogo askokin gatoz. Zuek hasi zinatenian bezela, hutsune asko ikusten ditxugu herrixan, eta gure artian antolatzeko biharra ikusten dou. Badirudi ez diala gauzak hainbeste aldatu 23 urtetan, baina sakontzen hasitxa egon dira aldaketa batzuk, eta hori mugimendu feministari esker izan da.IMG-20151214-WA0007

Espero dou ez izatia gure arteko elkartze bakarra. Eta bittarian marraskilo-besarkada estu-estu bat zuentzat. Aupa zuek!

KORNER MOREA