Badira ixa bi hile Korner Morearen proiektua martxan jarri ginuanetik. Hasieran bi bakarrik ginan. Emakumeen Mundu Martxako zurrunbilotik irten ginanian lanian jarraitzeko mila arrazoi ikusi ginuzen. Gauza batek bestia ekarri zeban eta lehenengo bileran 10 pertsona inguru elkartu ginan. Pozez eta gogoz gainezka. Bidian beste pertsona batzuk hurbildu dia, ta danok batera gure ernaltzia posible in dou.
Blog hau gure Bitakora Koadernua izango da. Gure ibilbidia bertan plazaratukou, herritarrek gure berri edozein momentutan izan dezaten.
Korner Morea azken eztabaidetan Indarkerien Aurkako Kolektibo bezala definitu dou. Gure taldia zabalik dau heteropatriarkatuaren sisteman barruan jasaten edo ikusten dittuan edozein pertsonanatzat. Guk ideologia feminista dakau, ta hari horretatik borrokatzen dou. Feminismuan helburua edozein zapalkuntzekin bukatzia dalako.
Heteropatriarkatuaren sistema guztiz errotuta eta oso ondo armatua dago, eta hori desarmatzera goaz. Eta lesbiana, gay, trans eta edozein pertsonak horren bortxakeria jasaten badau, gurekin leku bat izango dau, horretaz hasunartu eta aurre eitxeko. Keinu berezi bat eitia nahi dotseu emakume etorkineri. Bi aldetako zapalkuntza jasan dezaketela iruditzen jaku, alde batetik emakume izatiarren eta beste alde batetik etorkina izatiarren. Aniztasun guzti honekin Korner Moreak aberasten eta ikasten jarraitxuko dau, eta aurrian dakaun harresietan arrakalak bilatzen hasiko gara.
Gure lehenengo ekintza Azaroaren 25a antolatzia izan zan. Herritarren parte hartze haundixa ta berotasuna eskertzen dou, eta zuen biharra dakau hurrengo ekintzekin be bat ein ta aurrera jarraitzeko. Hurrengo ekintzak eta ekintzen deialdixak hemen ikusi ahal izango ditxuzue. Ta gurekin harremanetan jartzeko hemen eukikozuez datu guztiak.
Bidia luzia da, baina ederra izango da.