Gure ipuin kuttunak ekimena Katamarran gunean

Erabiltzailearen aurpegia Katamarran Ume-txokoa 2025ko ots. 26a, 08:54

Joan zen igandeko saioa Katamarran ume-txokoan.

Pasa den igandean, goizeko hamaikak jota hasi zen gure ipuin kuttunak ekimena. Bertaratutako 8 familien artean zirkulua osatu eta txandaka-txandaka, norberak etxetik ekarritakoa kontatu eta gainontzekoena entzuten joan ginen.

Gurasoek gainera kasurik gehienetan laguntzaile finak izan genituen alboan, umeen laguntzaz kontatu baikenituen ipuinak.

Gustura aritu ginen, eta txikienek salbu, gainerakoek adi-adi entzun genituen lagunek etxetik ekarritakoak. Amaieran, gainera, ipuin trukea egin genuen, eta egun batzuetarako liburu berriekin itzuli ginen etxera.

Amaitutakoan giro ederra aprobetxatuz plazara joan ginen elkarrekin, goiza borobiltzeko!

Saio hau katamarran gunearen programazioko lehena izan da, datozen hilabeteetan beste hainbat saio daude aurreikusita (formakuntzak, zirkomotrizitate tailerra.. eta beste).

Bide batez, gogorarazten dizuegu bazkidetza berritzeko kanpainia abian dela (otsailak 28 arte) eta noski, bazkide berriak ere ongietorriak direla!!

Bazkidetza berriak egiteko bete inprimaki hau edo zuzendu udaletxeko harrerara.