Bolari eguna lasturren

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo

Txapelketari bukaera emateko, datorren zapatuan ospatuko duten bolari egunaren barruan, lehendakari txapelketa jokatuko dute Gipuzkoako txapelketan lehen 64 postuetan sailkatu diren bolariek, kanporaketa formatoan. Lasturreko bolatokian izango da 12:00 etatik aurrera. Botaldiaren ostean elkarrekin bazkalduko dute Lasturko tabernan. Bazkal ostean banatuko dituzte aurtengo txapelketako sariak eta omenaldia egingo diete Bixente Zulaika, Felix Gomez "Beltza"  eta Mari Karmen olaberi, hiru txirlo munduan egin duten ekarpenagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.