Zapatuan Bolari eguna Elgoibarren

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo

Zapatuan, txapelketari amaiera emateko Bolari eguna ospatuko dugu.

Zapatua  Ekaina 1 ean  50 . txapelketari  amaiera  emoteko eta ohikoa denez Bolari eguna ospatuko  da.

Goizeko 11:00 etan lehendakari saria jokatuko  da Elgoibarko San Migel  Auzoko bolatokian, sari hau kanporaketetara  jokatzen da txapelketako  sailkapenaren lehenengo 64 bolarien artean.

Plaentxiatar bolariak gogo handiz joango dira txapelaren bila.

Arratsaldeko 2:30 etan bazkaria izango da San Pedroko  Jatetxean, bertan  Jesus Azpiazu “Txorti” , Joxe Mari Azpiazu  “Santa” eta Julian Loiola omendueri oroigarriak emango zaizkie, baita Gipuzkoako 50. Txapelketako txapeldunei sari banaketa egingo zaie.Bazkariko giroa Ion Larreategiren musikaz  alaituta egongo da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.