Uztailaren 3an, Hamaika Gara ekimenaren baitan, mobilizazio handia egingo da Bilbon, gure etorkizuna erreferendum bitartez erabaki nahi dugula aldarrikatzeko. Herritik antolatu dugun autobusean izena emateko zerrendak Iratxon, Batzokian eta Arranoan daude eta uztailaren 1era arteko epea dago bertan izena emateko. Autobusa arratsaldeko 16:00etan aterako da Estaziño kaletik.
Sinadurak batzen
Bestalde, errefrendumaren aldeko sinadurak batzen jarraitzen dugu. Ekainaren 26an, eguerdian, sinadurak batzeko mahaia jarriko dugu kalean eta gogoratu uztailaren 5era bitartean, Iratxo goxodendan ere sinatzeko aukera izango dela. Bestela, Hamaika Gara ekimenaren webgunean ere edozein momentutan sina daiteke.