5 euroren truke EHan herrigintzatik eginiko Elkarrekin-Together pelikula erosteaz gain, eta guztira 100.000 euro banatuko dituen zozketan parte hartuko duzu eta badakizu gastatutako dirua sinesten duzun proiektu batean inbertituko dela.
Jokoan 60.000 euroko sari nagusia eta beste hainbat sari izango dira.
Txartelak ohiko taberna eta komertzioetan jarriko dituzte salgai, baita Soraluzen ere. Zozketa, berriz, urtarrilaren 21ean egingo da.
Txip aldaketa hori egitera animatu nahi zaitugu. Tantaz tanta, itsasoa garelako. Eta, itsaso garenean olatu geldiezinak sortzeko gai garelako. Zabaldu mezua hausnarketa honekin bat egiten baduzu.