Autobusa antolatu du Gure Esku Dagok Bilboko ekitaldira joateko

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Unamuno 2017ko eka. 7a, 13:50

Gure Esku Dagok zapatuan, hilaren 10ean, Bilbon egingo duen ekitaldira joateko autobusa antolatu dugu herritik. Izen-ematea Iratxon egin behar da. 

Autobusa, zapatuan, 16:00etan aterako da Estaziñoko geltokitik. Txartelak Iratxon eskuratu daitezke: arrunta 10 eurotan, eta, berezia, 12 urte baino gazteagoendako, langabetuendako edo ikasleendako, 5 eurotan.

Bilboko ekitaldia 17:30etan hasiko da. Galdera ikur erraldoia osatuko da Euskadi Plazatik Eliptika Plazara. Ekitaldi horretan aurkeztuko dugu Herritarron Ituna; euskal komunitate osoari zuzendutako itun demokratikoa; erabakiaren bidean ate berriak zabaltzeko jaio den tresna. 

Erlazionatuak