"Bi astean, 490 soraluzetarren sinadura lortu ditugu" Gure Esku Dago

Erabiltzailearen aurpegia
Gure Esku Dagoren mahaia Plaza Zaharrean.

Bi astean, 490 soraluzetarren sinadurak batu ditugu maiatzaren 7ko galdeketaren alde. Dagoeneko gainditu dugu hasierako helburua, baina datozen bi asteotan sinadurak batzen jarraituko dugu.

Hasierako helburua Soraluzeko biztanle guztien %10ari zegokion sinadura kopurua batzea zen; alegia, 400 sinadura. Soraluzetarren erantzuna sekulakoa izan da eta helburu hori gainditu dugu dagoeneko. Hala ere, datozen bi asteotan mahaia jarriko dugu kalean, eguenetan, barixakuetan eta zapatuetan.