Zuk zer galdetuko zenuke maiatzaren 7an? proposatu online zure galdera

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2017ko ots. 14a, 18:39
Soraluzeko Gure Esku Dagok antolatutako bozketa sinbolikoa. (2015)

Maiatzaren 7an, Soraluzeko Gure Esku Dagok antolatuta, estatus politikoaren gaineko herri-galdeketa egingo da herrian. Galdera zein izango den zehazteko, prozedura parte hartzailea abiatu dugu. Bi aukera dituzu zure proposamena bidaltzeko:

Proposamena online egin nahi izanez gero, sakatu hemen.

Fitxa deskargatu nahi baduzu, sakatu hemen. Gero entregatu diezzaiokezu talde eragileko edozein kideri. 

Otsailaren 16an, arratsaldeko 7etan, batzar irekia egingo da herriko antzokian, behin betiko galdera zein izango den erabakitzeko. Hori dela eta, komeni da galdera proposamenak otsailaren 14a baino lehen helaraztea.

Aldez aurretik, eskerrik asko!

SORALUZEKO GURE ESKU DAGO

 

ADIBIDEAK:

Hona hemen hainbat lekutan egin izan diren galderen inguruko adibide batzuk:

[ERABAKIAZ]
Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa askatasunez erabakitzea nahi al duzu?
• Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa inongo kanpoko esku hartzerik gabe erabakitzea nahi al
duzu?
[ESTATUS POLITIKOA ETA ESTATU INEDEPENDENTEAZ]
Elgoibar (2017-05-07): Nahi al duzu gaur egungo estatus politikoa aldatzea? Baiezkotan: Nahi al duzu Euskal estatu independentea? 
[ESTATU INEDEPENDENTEAZ]
Etxarri (2014-4-13): Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?
• Arrankudiaga (2014-11-2): Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?
• Montenegro (2006-05-21): Nahi al duzu Montenegro Estatu independentea izatea nazioarteko
legimitate legal osoarekin?
• Eskozia: (2014-09-18): Eskoziak herrialde independentea izan beharko luke?
• Katalunia (2014-11-09): Katalunia Estatu izatea nahi duzu? 
Baiezkotan, Estatu independentea izatea nahi duzu?