Kalejira, erabakitzera goazela ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Soraluzeko Gure Esku Dagok kalejira antolatu du ekainaren 3rako, ekainaren 5ean 34 udalerritan egingo diren herri-galdeketei babesa adierazteko.

Kalejira arratsaldeko 19:00etan aterako da Plaza Zaharretik Oskestra Elektrotxarangak lagunduta eta 20:30ean talde-argazkia aterako dugu Plaza Berrian, 2017an Soraluzen galdeketa antolatzearen alde.