Zapatuko kirol-desafioa [argazkiak eta bideoa]

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko ira. 28a, 11:50

Desafioa gure esku dago 40

Ez-gazteen taldea nagusitu zen zapatuko kirol-jaialdian 29:23:00 denbora eginda. Oskar Garitanok eraman zuen herriko merkatarien produktuekin osatutako saskia, porra irabazi eta gero. Desafioen aurretik, Kataluniako prozesuan erabakitzeko eskubidearen sinbolo bihurtu den "punteroa" irudikatu zuten Zubian eta erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua irakurri zuen Gure esku dagoko kide batek.

Igeriketan atera zuten alderik nabarmenetakoa. Iosuk arazo batzuk izan zituen hasierako metroetan urari trago bat eman eta "psikologikoki behera" egin zuenean. Luisek aprobetxatu egin zuen Iosuren bajualdia eta ia minutuko aldea atera zion Zubira heldu zenean. Hurrengo frogetan -antxitxika, bizikleta eta kaxkara batzen- gazteek tartea jan zieten ez-gazteei eta  bi taldeak pare parean heldu ziren amaierako aizkora jokura. Aizkoran Arkaitz gailendu zen eta minututik gorako tartea atera zion Ibairi.

 

Zapatuan Soraluzeko Gure esku dagok irakurri zuen mezua:

 Bihar Kataluniak egun historiko bat bizi bihar dau eta gaurko JAIALDI hau, GEDSk egiten daben errekonozimendu keinu bat besterik ez da Kataluniarrek biziko duten egun garrantzitsu horren alde. Azken finían Kataluniako herrixan parte haundi batek azken urte hauetan martxan ipini nahi izan eta laga ez dotsen Herri Kontsulta baten antzekua izango da eta zelan ez, gu, GEDSn Erabakitze Eskubidearen alde egiten dan edozein ekimenen alde gare.
Zein da demokratagua orduan? Nun begiratu badaukagu, Eskozian. Han alde batekuak eta bestekuak ados jarri ziran Erreferendum bat eitteko, eguna adostu zeben; galdera adostu zeben eta garrantzitsuena emaitza edozein zala ere, errespetatuko zeben eta horrek ekarriko zittuen ondoriuak. Ederra aldia Erresuma Batua eta Espainiako Erresumaren aldian, batzuek legeak herritaren nahira eta bestiak ordia HERRIXA legearen menpe.
Guk nahi doguna da edozein proiektu politikok aukera berdinak euki deixela gure HERRIAn eta argi daukagu hori muxutruk ez doskuela emongo, horregattik dihardogu lanian azken bi urte hauetan. Gure jarrera garbixa dan heinian zuzena da demokratikua da, HERRIAK ERABAKI DEIXELA. Horretarako zuen jarrera partizipatibua ezin bestekua da (Sindikatu, elkarte eta talde ezberdin, alderdi politiko, norbanakuen laguntzak) eskertzen dotsuegu zuen atxikimendua urte hauetan. Baina gehixau izan bihar gara, hau ez da independentziazalien kontua, edozein dala ikuspegi politikua lekua daka gurian. Euskal Herriak gauza bat edo beste erabaki leike hemen eta Nafarruan edo Iparraldean, baina erabakitzeko eskubidia danok daukagu. Gugana hurbiltzia nahi izan ezkero atiak zabalik dauzkazue, ekarpenak eitteko edo GEDS barruan gurekin ekiteko.
Ez dogu nahi alderdikerietan erortzia baina alderdi politikuak mobiduko badira gizartiaren indarra eta babesa atzetik sentitu dutelako izango da Katalunian bezala, ARA ÉS L´HORA. Eta guk be hori nahi dugu, ahalik eta bizkorren aukera bat eukitzia , herri LIBRIA izateko. Mehatxuak, zigorrak, bildurra erabiltziak jendia alde batera ala bestera eramateko, ez dauke bide luzerik, muga bareko elkarrizketak, era guztietako proiektuen azalpenak eta azkenian konpromezu batzuetara heltzia gehiengoaren babesarekin berriz etorkizun oparua.
"Errepidian auto bat azkarregi juatia txarra da baina astiroegi jutia ez da hobia". Eta HAUTU hori, GURE ESKU DAGO!!!