Berbaldiaren lehen zatian A.N.C.-ren sorreraz eta ondorengo bilakaeraz (gaur arte) hitzegin zuen: antolaketa, finantziazioa, kanpo harremanak(lobby-ak) etab...
Ondoren ekonomiari buruz aritu zen. Bere ustez, argi eta garbi, Catalunya estatu errentagarria da eta Espainia ez bada orain arteko "prozesuaz" jabetu, konkistatzailearen mentalitatea mantendu duelako izan da:" Espainiak ez du eboluzionatu mentalki Pizarro eta Cortesen garaitik". Independentismoaren iturri nagusia estatuaren etengabeko erasoak izan dira.
Hemezortzi hilabeteko negoziazio-epea
Etorkizunari dagokionez, irailaren 28an eratu behin behineko gobernuak hemezortzi hilabeteko negoziazio-epea eskeiniko du Catalunyako errepublika independentea aldarrikatu aurretik. Xabierren ustez negoziazio korapilatsuak izango dira eta oso abilak izan beharko dira Catalunya estatu berriari oinarri sendoak eman nahi badizkiote.
Xabierrek Gure Esku Dago ekimenean ere badihardu. Bere ustez desberdintasun nabarmenak daude A.N.C etaG.E.D. ren artean baina azpimarratu zuen bien arteko elkarlana posible dela eta elkartasun hori oso aberasgarria izan daitekela.