Kataluniako bozketaren bezperetan antolatu ditugu ekitaldiok, hango egoeraren inguruan berba egin eta erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduaren elkartasuna adierazteko. Zapatuan, kirol-desafioak amaitutakoan, 10 minutuko elkarretaratzea egingo dugu zubian eta erabakitzeko eskubidearen aldeko kide batek lan-urte berrirako ditugun asmoak azalduko ditu.
KIROL DESAFIOAK
Bi taldetan banatuta egingo dira eta elkarren aurka jokatuko dute desafioa bost kiroletan.
- Gazteen taldea: Iosu Elorza, Aitziber Aldazabal, Julen Gallastegi, Cris Jacas eta Ibai Korbarria.
- Ez-gazteen taldea: Luis Ariznabarreta, Ainara Muga, Alberto Calderon, Amaia Ariznabarreta eta Arkaitz Arana.
Kirolak:
- Igerian: Luis Ariznabarreta vs Iosu Elorza
- Antxitxika eta kaskara-batzen: Ainara Muga eta Alberto Calderon vs Aitziber Aldazabal eta Julen Gallastegi
- Bizikletan: Amaia Ariznabarreta vs Cris Jacas
- Aizkoran: Arkaitz Arana vs Ibai Kortabarria
Apustuak egiteko porra jarri dugu tabernetan. Zein taldek irabaziko duen eta probak zenbat denboran egingo dituen adierazi beharko da. Azken emaitzatik hurbilen geratzen den apustulariak irabaziko du herriko merkatarien produktuekin osatuako saskia.