Domekarako 26 boluntario behar ditugu

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko eka. 15a, 23:48

Niere2Datorren domekako ekitaldirako 26 lagun behar ditugu. 10 Dendan egoteko (11:00-14:00) eta 16 Anoetako estadioan oihal bobinak erabiltzeko (10:00-20:00). Dagoeneko 10 lagunek eman duzue izena baina beste 16 behar ditugu. 

Boluntario izateko gertu baldin bazaude jarri zaitez harremanetan antolaketa taldeko kideren batekin.

Oraindik ere eskuratu daitezke Anoetarako sarrerak Iratxo goxodendan. Donostiara joateko autobusak goizeko 10:00etan eta 15:30ean aterako dira Estaziñotik.

LOTURA INTERESGARRIAK

Ni ere banoa argazkiak
Atzoko agerraldiaren bideoa

Donostiako egitaraua

DONOSTIA EGITARAUA

• 12:00-12:30 OIHAL KATEA Urumeako sei zubietan
• Ondoren deialdi berezia: katea bukatutakoan zubirik zubi kalejira Anoetaraino,
musikaz lagunduta. Deialdiak musikariei:
◦ Zurriola zubian txistulariak
◦ Santa Katalinan elektrotxarangak
◦ Maria Kristinan trikitilariak
◦ Mundaizen batukadak
◦ Agirre Lehendakarian txarangak
◦ Realaren zubian dultzaineroak eta gaiteroak (bertakoak eta bertakotuak)
• 16:30 Anoetako ateen irekiera
• 17:30 EKITALDI NAGUSIA Anoetan
Gainerako egitaraua guneka antolatu da:
• Alde Zaharrean, 12:30etik aurrera:
◦ Kalez kale: kantu jira, kaskarinak eta Donostiako Txistulariak
◦ Bulebarrean: Herri dantzak
• Anoeta Inguruan
◦ 11:00 Guneen irekiera
◦ Jatekoa eta edatekoa: sagardo dastaketa, txekor errea, taloak, kaxuelitak,
edariak...
◦ 20:00 Ospakizun erromeria
• Miniestadio inguruan
◦ Ogitartekoak, taloak, edariak...
◦ 11:30-00:00 Kontzertu Maratoia
• Ilunben: Familia Gunea
◦ Puzgarriak, tailerrak, abentura parkea, tirolina, apar-festa...
◦ 12:30 Ilunbe izarrez argitu ikuskizuna. Irrien lagunak, gipuzkoako pailazoak,
suhiltzaileak, 'Gu ta gutarrak'...
◦ 14:00 Irri Bazkaria.
◦ 15:30 Dantzaldia. Txantxariak eta Irrien Lagunen eskutik