Sekulako jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia

Kartela egitaraua

Sekulako jaialdia antolatu dugu herrian datorren zapatu arratsalderako. Informazio gehiago duzu barruan.

Jostunen jaia antolatu dugu ekainaren 6rako. Jaialdia arratsalde partean hasiko da Bizikaleren azoka egunean egin zen kaskara-batze jokuaren errebantxarekin, eta ostean, kale ikuskizuna, txerriki errearen dastaketa eta musika kontzertuak izango dira. "Motorrak berotzeko" izango da, ekainaren 21ean Euskal Herriko bost estadioetan egingo diren ekitaldiei begira. Egun horretan, helburua da goizez Donostiako kaleetan oihal katea egiteko 120 soraluzetar joatea, eta arratsaldez berriz, Anoetan egingo den ekitaldira 300 soraluzetar batzea. Autobusetan izena emateko eta Anoetarako sarrerak eskuratzeko barixaku iluntzitan, 19:00etatik aurrera mahaia jarriko dugu Kontzejupean.

Laguntzaileak behar ditugu
Jendea behar dugu barixakuetako mahaian txandak egiteko, ekainaren 6ko jaialdian hainbat lanetan laguntzeko eta ekainaren 21ean boluntario moduan jarduteko. Taldeko kideren bati esanda, 636 45 57 13ra deituta edo soraluzekogureeskudago@gmail.com helbidera idatzita eman liteke izena.

Laguntzaile

Ekainaren 21ekoaz jakin beharreko batzuk:

Oharrak ekainak21