Gure ohialekin eta Euskal Herri osoan zehar josiko diren beste milaka ohialekin, gure etorkizuna erabakitzeko dugun nahia eta hori gauzatu dadin jorratu asmo dugun kontsultaren ariketa demokratikoa sinbolizatuko ditugu. Ekainaren 21ean oihalez oihal jositako hautetsontzi erraldoiak egrtuko ditugu Euskal Herriko bost estadioetan.
TUTOREAK & GUNEAK
Hogeina jostun batzea helburu duten 29 tutore izendatu genituen martxoan eta apirilaren 25ean kalera aterako gara denok. Eguerdiko 11:30etan saretutako herritarrak euren tutoreekin elkartuko dira herriko hainbat gunetan. Hona guneen eta tutoreen zerrenda:
ZUBI NAGUSIA
Arduraduna: Iñigo Eguren.
Tutoreak: Nerea Cruz, Domentx Uzin, Ernesto Oregi, Argoitz Ariznabarreta/Sandra Mugerza, Gorka Zubiaurre.
SANTA ANA
Arduraduna: Arkaitz Arana.
Tutoreak: Mikel Alberdi, Itziar Agirre, Miren Gallastegi, Mikel Hernandez, Amagoia Ostolaza.
ETXABURUETA
Arduraduna: Iñaki Amuategi Txisto.
Tutoreak: Angel Garro, Ainhoa Rodriguez, Monika Muro, Marifran Aizpuru, Leire Ginea.
KALEBARREN
Arduraduna: Amaia Ariznabarreta.
Tutoreak: Aitziber Mayo, Jose Luis Catalan, Arrate Gisasola, Ibai Kortabarria, Josu Leturiondo.
PLAZA ZAHARRA
Arduraduna: Xabier Alberdi /Roman Maiztegi.
Tutoreak: Abel Olaizola, Iñaki Iñarra, Oskar Garitano, Oier Cerrajon, Roke Akizu.
PLAZA BARRIXA
Arduraduna: Maite Lete.
Tutoreak: Angelua Murgoitio, Etzozi Larrañaga, Amagoia Ostolaza, Txaro Lete.
Elkartzen direnen artean 5 oihal zati josten hasiko dira eta lan hori amaitzen dutenean talde bakoitza beste batekin elkartuko da: Plaza Zaharrekoak Kalebarrenekoekin, Plaza Barrikoak Etxaburuetakoekin eta Santa Anakoak Zubi Nagusikoekin. Berriro ere oihal zatiak josi eta 3 multzo osatuta daudenean Plaza Barrian elkartuko gara denok ohial zati bakarra osatzeko. Ordu batak aldera, oihal guztiak ilaran jarrita erdialdetik hasita kalejira alaia egingo dugu.
EGITARAUA
11:30etan oihalak josten hasiko gara kaleetan: Etxaburueta, Kalebarren, Santa Ana, Plaza Berria, Plaza Zaharra, Zubi Nagusia.
12:00etan salda eta txorizoa Plaza berrian.
13:00ean herritarron artean jositako oihalarekin kalejira alaia Plaza Berritik hasita.
Goiz osoan zehar kale animazioa izango da eta graffitilari batek murala marraztuko du kiroldegiko horman.
Goizean Plaza Berrian mahaia jarriko da materialekin: oihalak, saretze txartelak, kamisetak...
Arratsaldean txosna eta material salmenta jarriko da frontoian Laskuraini egingo zaion omenaldian.
PARTE HARTZEKO MODUA
Ekitaldia irekia da baina parte hartu nahi duenak aurrez izena ematea komeni da. Horretarako, tutore edo arduradun lanetan diharduen edozein pertonarengana jo daiteke edo soraluzekogureeskudago@gmail.com emailera idatzi.
Bestalde, goizean Plaza Berrian eta arratsaldean frontoian ipiniko ditugun txosnetan txandak betetzeko 10 lagun beharko ditugu.
Animatu eta parte hartu! elkarrekin lortuko dugu geure etorkizuna erabakitzea!
SORALUZEKO GURE ESKU DAGO