Cabarcenora irteera Gaztelekutik

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua

Gaztelekuak Cabarceno Natura Parkera irteera antolatu du, DBH mailako gazteei zuzenduta. Egun guztirako joango dira Kantabriako parkera. Irteera urriaren 26an izango da eta izen-ematea urriaren 23ra arte izango da zabalik. Izena emateko bi bide daude, aurrez aurre Gaztelekuan edo Pil-pileanen edo online.

Bi hiletik behin egiten dituzte irteerak Gaztelekutik eta aurtengo lehena Cabarceno Natura Parkera egingo dute. DBH mailako gazteei zuzendutako irteera da, bestela esanda, 12-16 urte bitartekoendakoa. Egun guztirako irteera izango da, 09:30ean Estaziñotik irten eta 17:30erako bueltatuko dira. Prezioa da 15 euro.

Izen-ematea

Irteera urriaren 26an izango da eta izen-ematea urriaren 23ra arte izango da zabalik. Izena emateko bi bide daude, aurrez aurre Gaztelekuan, barikuan, zapatuan eta domekan 18:00etatik 19:30era edo Pil-pileanen bulegoan astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Izen-emate orriak bertan eskura daitezke eta beteta eraman edo Institutuan emango dutena beteta eraman daiteke.

Horrez aparte, online ere eman daiteke izena, Soraluzeko Udalaren webgunean, HEMEN klikatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.