Gabonetako ekintzen izen-ematea zabalik DBHko ikasleentzat

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua

DBHko gazteek abenduaren 11ra arte eman ahalko dute izena

Gaztelekuak DBHko ikasleentzat antolatutako gabonetako ekintzak egun eta ordutegi hauetan izango dira:

  • Abenduaren 28an: irteera City Jump parkera, 15:30etatik 19:30etara. Prezioa: 13€
  • Urtarrilaren 3an: gabonak gaztelekuan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: Doan

Gazteek eskainitako ekintza bietan edo bakar batean hartu ahal izango dute parte, baina ezinbestekoa izango da aurrez izen-ematea eta ordainketa egitea.

 Izena emateko epea abenduaren abenduaren 16ra arte luzatuko da, Epez kanpo EZ da inolako izen-emate edo ordainketarik onartuko.

ONLINE:

Izen- ematea helbide honetan egin behar da: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak

Izena emateko modu hau erabiliz gero, ordainketa kontu korrontera egin beharko da:

Kontu korrontea: ES45-3035-0004-90-0040015550 (Laborak Kutxa)

Kontzeptua: gaztelekua + gaztearen izen- abizenak.

AURREZ AURRE:

Gaztelekuan bertan eman daiteke izena. (Ostirala 16:30/19:30, Larunbata (17:00/20:00)

*Hobariren bat jaso nahi izanez gero, udaletxetik pasatu behar da lehenago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.