Gaztelekuak antolatutako Escape Rooma egun hauetan zabalduko da:
- LH 5A: martxoaren 29an
- LH 5B: martxoaren 29an
- LH 6A: martxoaren 30ean
- LH 6B: martxoaren 30ean
- DBH 1-2: apirilaren 8an
- DBH 3-4: apirilaren 9an
Izen-ematea banaka edo taldean egin daiteke. Gehienez, 5 pertsonako taldeak onartuko dira. Izena emateko epea amaitutakoan, talde guztiekin harremenetan jarriko gara ordutegia adosteko.
Izena emateko bi aukera daude: online eta aurrez aurre.
Online aukera gaztelekuko erabiltzaile direnek eta DBHko gazteek soilik baliatu ahal izango dute. Horretarako, https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak helbidean dagoen formularioa bete beharko dute.
Aurrez aurre izena emateko aukerak hauek dira:
- Pil-pileanen bulegoan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
- Gaztelekuan, ostiraletan, 15:00etatik 20:00etara