Gaztetxokua martxan asteburutik aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2015ko urr. 2a, 12:14

Urriaren 3an, zapatuan, zabalduko ditu ateak berriz ere Gaztetxokoak! Zapatu eta domeketan 17.00etatik 20.00etara bertan gozatzeko aukera izango dute Soraluzeko gaztetxoek (DBH1etik 4ra).

Gonbidapena4

 

Aste honetan gazteekin dinamika ezberdinak egiten aritu gara aurtengo ekimenak antolatzen hasteko. Horrekin batera, urriaren 17 eta 18an asteburupasa berezia egingo dugu eta gazteak izango dira antolatzaile nagusi.

 

Aurtengoan Ion Perez eta Markel Barrutia arituko dira gazteekin batera hezitzaile lanetan. 

 

Hona hemen, gazteekin egindako dinamiken argazki sorta.

 

Gogotsu gaude ikasturte berriari ilusioz heltzeko!

ONGI ETORRI GAZTIAK!

IMG 20151001 144822853 HDR

IMG 20151001 151804394 HDR

IMG 20151001 154933416 HDR