Uda gazte freskuraz zipristindu nahi dugu eta Udalekuek aurrera egin ez dutenez (izen emate txikia), bertara joatera animatuta zeuden gazteekin honako abentura antolatu dugu.
Uztailaren 8tik 9ra, Saturraraneko Kanping-era joango gara abenturaz betetako bi egun bizitzera. Bertan, Paddle-Surf, Ginkanak, gaubela, talde jolas nahiz hondartzaz gozatzeko aukera izango dugu.
Horrez gain, Ondarruko herria ezagutzeko aukera edarra edukiko dugu.
• Irteera: Uztailaren 8an, 09.15etan Estaziotik.
• Buelta: Uztailaren 9an, 20.30ak ingururako Soraluzen.
Izen emotea Pil Pilean Euskaldunon Elkartean egin beharko da, bertan daukagun orria betez, uztailaren 6a baino lehen (azken eguna). Ordainketarako bi modu egongo dia;
Kontu korronte bitartez: 3035 0004 90 0040015550 (Laboral kutxa) edo dirua Pil Pileanera ekarritta.
PREZIOA: 40€ (Gastu guztiak barnebilduta)
Eraman beharrekoak: zapatuko bazkaria, erropa erosuak, hondartzarako beharrezkuak (bainujantzi, toalla, krema…), aldatzeko erropak, zapatillak, pijama, sakua, esterilla, linterna eta nezeserra.
Eta noski, umore ona eta gozatzeko gogoa!
Informazio gehiago behar izanez gero: euskara@pilpilean.com edo 635707232 telefonora deitu.