Gazte udalekuak Larraulera eta asteburupasa Lekeition!

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2015ko eka. 10a, 08:02

Gaztetxokoko azken txanpa abian da ikasturte honetan eta 2 proposamen zirraragarri ditugu prest! Uztailaren 3tik 11ra, Gazte Udalekuak antolatu ditugu Larraulen Elgoibarko Gaztetxokoko kideekin batera. Eta asteburu honetan, Lekeitiora goaz zapatutik domekara. Zeren zain zaude? Animatu eta eman izena!

Kartela udalekuak2

Konturatu orduko udaberriko beroak epeltzen gaitu eta beraz, kalera eta inguruak ezagutzera joateko momentua ailegatu da!

 

Urte guztian gure artean eraikitako harremanetan sakonduko aukera paregabea daukagu.

 

Alde batetik, ikasturteari amaiera emateko gazteekin asanbladaren bitartez ASTEBURUPASA antolatu dugu Lekeitiora. Bertan piraguetan ibilaldia, hondartzaz gozatzeko aukera, herria eta herritarrak ezagutzeko tartea nahiz gure arteko harremanak modu gozagarrian sendotzeko parada izango dugu. 

 

Izen ematea, ekainaren 11an amaituko da eta Pil Pileanen egin beharko da. Ekimena gaztelekuko erabiltzaile guztiei (6.mailatik 4.DBH-ra) eskeinia izango da.

 

Horrez gain, udarako plan bikaina antolatu dugu gazteen parte hartzearekin batera. Larraul-eko (Gipuzkoa) Aterpetxean udalekuez gozatzeko aukera izango dugu uztailaren 3tik 11ra bitarte. Udaleku hauetan Soraluzeko nahiz Elgoibarko gazteek parte hartuko dugu. Igerilekuan salto egin, gaua izar azpian igaro, hondartzan jolas egin, superbibentzia ekintzak, jolas erraldoiak, bisitari bereziak, altxorraren bilak, uretako ekintzak... eta hamaika ekintza eta gaubela egiteko aukera izango dugu. Guztia, gazteekin eta gazteentzat antolatua izango da.

 

Izen ematea, ekainaren 10ean amaituko da eta hau ere, Pil Pileanen egin beharko dute 2001, 2002 eta 2003an jaiotako gazteek (6.mailatik 2.DBH-ra bitarte).

 

Informazio gehiago eskuratzeko: euskara@pilpilean.com idatzi edo 635707232 telefonora deitu.

 

Animoooo gaztiak!!