Hontza Extrem abentura parkera goaz!

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2015ko mai. 25a, 11:21

Maiatzaren 30ean, zapatua, "Hontza Extrem" abentura-parkera goaz Soraluzeko Gaztetxokotik. Asanblada bitartez adosturiko proposamena da honakoa; bertan zuhaitzetako eskalada, tirolina erraldoiak... izango ditugu gozagarri. Izen ematea Pil Pileanen egin beharko da, ostirala baino lehen.

hontza extrem15

 

Maiatzaren 30ean, 15.30ean aterako gara Estaziotik eta buelta berriz 20.00ak inguruan egingo dugu.

 

Bertan abentura ikaragarria bizitzeko aukera izango dugu, Otxandioko parkean zehar. Zuhaitzez zuhaitz, eskalatzen nahiz pasatzen ibiliko gara eta tirolina ikaragarrietan zoragarri pasatzeko aukera izango dugu arratsalde osoan zehar.

 

Parkeari buruzko informazioa gehiago: http://www.hontzaextrem.com/eu/

 

6.mailatik hasi eta 4.DBH-ko gazte guztiek parte hartzeko aukera izango da.

 

Izen ematea zabalik dago, ostiralera bitarte. Eta Pil Pileanen bertan egin ahal izango da.

Horretarako izen emate orria bete (ikastetxeetan banatu ditugu edo Pil Pileanen bertan eskuratu daitezke) eta ordainagiria ekarri beharko dira. Ekimenaren prezioa honakoa da:

- 12€ (matrikula orokorra)

- 9€ (Familia bereko matrikula bat baino gehiago)

- 6€ (Familia ugaria)

- 3€ (Gizarte zerbitzuetako programen erabiltzaileak)

 

Abentura ederra bizitzeko aukera! Ez galdu eta etorri gurekin!