Gaztelupe tabernako "Agur festa" iruditan batu dute

Erabiltzailearen aurpegia plaentxia.eus 2016ko urt. 15a, 16:11

Gaztelupe tabernakoek iruditan batu dute bi urteko jardunaren ondoren azken jaia "Agur Festa". Gaztelupe tabernako lan taldeak eskerrak eman nahi izan dizkie epe horretan bertaratu diren guztiei.

Eskerrik asko kontzertuetara, solasaldietara, poesia errezitaldietara, afaltzera, bazkaltzera, zerbeza edo ardo bat eratera, pintxo bat jatera edo kafe bat hartzera etorri zareten guztioi. Zoragarria izan da bi urte hauetan zuekin bizi izandakoa, hainbat pertsona ezagutzea eta bizipenak elkarbanatzea. Zuek gabe hau ez zen posible izango. ESKERRIK ASKO! 

Gaztelupe tabernako lan taldea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.