AZKEN ARRAIN-FESTA

Erabiltzailearen aurpegia gaztelupe 2015ko abe. 10a, 12:05

Dakizuen moduan aste honetan pozarren gaude. Bai, kaleko kartelek esaten dutena egia da; Morau ta Beñardoren AZKEN ARRAIN-FESTA Gaztelupe Tabernan egingo dugu!!12333664 1666666273612990 82859910 o

Hauxe Morau eta Beñardok Euskal-Herriari emandako azalpena beraien blogean (http://www.arrainentzakohimnoak.org):

 

"Esan ziguten Kursalekoek, deitu ziguten Victoria Eugeniakoek, behin baino gehiagotan aipatu ziguten EITBkoek eta baita Tabakalerakoek ere, Donostia 2016koak negarrez daudela uste dut, eta programatzaile kutural bat baino gehiago omen dabil burua paretaren kontra jotzen, aukera galdua dela-eta, lasai, "sortuko dira beste arrainontziak", izango dira "kutxabank-fest" gehiago, baina oraingo honetan, asko sentituta ere, ezingo duzue zuen "garito" entzutetsuetan Morau eta Beñardoren azken emanaldia eskaini.

Egia esanda, oso zaila zen Gaztelupekoen eskaintza paregabeari aurre egitea. Alde batean zer; sosa, itzal kultureta, auditorio bat, entzulego "selektoa", izen handiko jende "koola" eta eguberrietako telebistako programazio-hutsuneak betetzeko komodina. Bestean, berriz, taberna , gau giroa, izerdia eta hurbiltasuna; par, txistu, edalontziak eta lagunak, kasik etxekoak; etxeko-janaria, etxeko-ardoa, etxeko-jendea... Ulertzen duzue ez da hala? Ezin egin muzin bigarrenari. Azkarrak dira Gaztelupekoak eta hain ongi ezagutzen dituzte gure ahuleziak.

Horregatik, hauxe adierazi nahi diogu, irmo eta ozen Euskal Herriari, larunbata honetan Soraluzeko Gaztelupe tabernan esango diegu agur arrainentzako himno hauei, bada garaia-eta eskutik askatzeko. Eta bi abisu garrantzitsu:

1. Historian lehen aldiz zuzeneko disko bat grabatuko dugu paretako motorraren tabernan (egun bigarren solairuan dago). Bai egia da, eta kantuak sareratuko ditugu ondoren, edonoren eskutan uzteko.Lasiai ohikatu, hitz-egin,... guztiak jasoko baititugu.

2. Hori gutxi ez, eta irudi bidezko kronikako protagonistak ere izan zaitezkete Gorka Belasko@txikerretxea-k gure mendi-arrain artistak,sketchcrawl-a egingo baitu. Biziki maite zaitugu.

Ez dakit bertan kabituko garen, baina gogoan hartu, historian behin baino gertatzen ez den gertakari horietako bat izango dela. Dylanek Newporten jo zuenean bezala, BBKliven Coldplayk puak partitu zituenean bezala, Bonok zuzeneko batean txorkatila bihurritu zuenean bezala, Zuek ikusi...!!"