Edizio honetako jardunaldirik jendetsuenian ixa hogeita hamar lagun bildu ziran kartetan jokatu eta atsalde pasa egitera gurian.
Hirugarren jardunaldixa jokatuta lehenenguan izandako final berdina izan dogu eta, bide batez, berdinduta geratu dira aurretik lider izan diran bi bikotiak taulan goirengo postuan. Oinguan be zortzi puntu eta lehenengo sarixa eraman zebana Txato-Arka bikotia izan zan. Bigarren, lehen jardunaldixan bezela, Fores-Victor bikotia.
Hirugarren eta laugarren Jokin-Imanol eta Ion-Oihane bikotiak zian ziran, hurrenez-hurren.
Ematen dau pixkanaka-pixkanaka goiko eta behekuen arteko aldiak nabarmentzen doiazela. Oindiok baina bada behetik gora egiteko astirik, baitxa orain arte jokatu ez duten bikotiek, asteroko sarixak jasotziaz gain, sailkapen nagusixan beraien lekutxua eitxekorik be.
Aste honetan be, nahiz eta Gaztañerre azokia izan sapatuan, egongo da Mus jardunaldixa Gaztelupe tabernan. Beraz, laugarren jardunaldirako zita domekan, hilak 15, 16:00tan daukazue Gaztelupian MUS zaliok!