Ene Uste Makalean: JOSE LUIS OTAMENDI

Erabiltzailearen aurpegia gaztelupe 2015ko urt. 19a, 10:36

2015eko bigarren "Ene Uste Makalean" saioa, orain artean bezala, Urtarrilak 27an izango da (Martitzena).

JOSE LUIS OTAMENDI etorriko da Gaztelupera "Kapital Publikoa" bere azken poesia liburuaren errezitaldia eskaintzera. Bigarren solairuan da zita, horrenbeste martitzenetan moduan, "Billie Gunean".

Gogoeta sozial eta politikoetatik abiatu eta eguneroko bizimodu intimorainoko bidaia bat

 

Errezitatzen

 

"Kapital publikoa da denona den hori, eta inork beretzat bakarrik hartzerik ez daukana", "gabiltzan kalea, arnasten dugun airea, mintzo garen hizkuntza, pertsonak, oroitzapenak, egunkaria, sentimenduak...", Baina aldi berean, kapitala da "jendea ezer gabe uzten duena, jendeari dena ken liezaiokeena: kapitala, kapitalismoa, sistema zapaltzaile hori".

 

Euskal poesigintzako ahots nagusietako bat da Jose Luis Otamendi. Bere zortzigarren poema liburu hau hiru ataletan banatuta dator: Bake hotza izenekoan "azken zortzi-hamar bat urteko gertaera sozio-politikoei" erreparatu die batez ere. Jendea oinez izenekoan, honako galdera hauek izan ditu gidari: "Orain esku artean daukagunarekin zer egin behar dugu? Zer egin behar dugu gaurko egunarekin? Denok dauzkagun gauza txiki horiekin zer egin behar dugu? Zer egin dezakegu elkarekin?". Gosaria eta legea izenekoan, azkenik "eguneroko hainbat egoeratan" ageri da poeta, bere kapitala erakusten, "zer den saltzeko ez daukadan hori". Liburuak atalez atal orokorretik pertsonalerako bidea egiten du, eta azken atala da "intimoena".

 Kapital-publikoa-obaba-liburuak--490x578

BIBLIOGRAFIA
Narrazioa : Euri kontuak (1999, Susa)
Saiakera : Loiolarik ez balitz (2005, Uztarria)
Poesia : Egunsenti biluzia (1980, Ustela), Zainetan murrailak (1987, Susa), Poza eta gero (1990, Susa), Lur bat zure minari (1995, Susa), Bakarrik bahago neguan (1998, Pamiela): Egileak berak apailatutako antología, XX. mendeko poesia kaierak - Jose Luis Otamendi (2000, Susa): Koldo Izagirreren edizioa, Kapital publikoa (2014, Susa)
Poesia – antzerkia: Azken undinaren kaira (1983, Ustela)