Euskara hizkuntza-koktelean

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Azkarate 2023ko mai. 1a, 11:00

Munduko biztanleriaren erdia baino gehiago elebiduna da, halaber, hizkuntza-koktel horretan ingelesa agertzen da beste hizkuntza batekin batera, ohikoenak, hurrenkera honetan: gaztelania, frantsesa, mandarina eta arabiera. Egun, gure herrian, geroz eta ohikoagoa da askotariko hizkuntzak entzutea kaleetan barrena. Gehiago edo gutxiago, aipatutako bost hizkuntza horietako bi, ia denok ikasi ditugu eskolan. Zutabe hau irakurtzen ari bazara euskara ere ulertzeko gai zara, noski. Hartan-horretan, eta agian, horri berariaz erreparatu ez diozun arren, pertsona hirueledunak gara. Hortaz, gure hizkuntza harribitxi bat dela ondoriozta dezakegu, hots, berezi egiten gaituena. Hizkuntza-koktel horretan euskarak askotariko lehentasunak ditu pertsonaren arabera. Sentipena daukat egungo gazteoi, gehiegitan, ahaztu egiten zaigula zein zorionekoak garen euskaraz bizitzeko aukera dagoen tokian jaiotzeagatik. Bizi garen tokiak euskara ahalbidetzen digu, eta beraz; aprobetxatu dezagun. Esan ohi den modura, ekintza txikiek egiten dituzte ekimenak handi, eta horregatik, ez galdu maiatzaren 15etik 25era Euskaraldian parte hartzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.