Babesturik, zaindurik eta maitaturik sentitzen garenean, hau da, zoriontsu gaudenean, ez gara ingurura begira jartzen, beti ez behintzat. Berandu normalean, gero damutzeko.
Jarrera hauek identifikatzeko gai garenean ahalegintzen gara gure egiten. Gustatzen zaizkigu, eta besteen zorionaren parte izateak berotzen gaitu; zaila da lortzea. Probatzea besterik ez dago, ekintza txikiak egitea inguruan ditugunak pozik ikusteko eta horrek sortzen duena sentitzeko. Beti ez da asmatzen eta batzuetan min ematen du emandakoa bueltan ez duzula jasotzen sentitzeak.
Saiatzen jarraitzea ederra izan daiteke. Ez da jasotzeko eman behar, eman behar da eta kitto!
Joan zinen, baina hor zaude oraindik.