Erregionalak lehen postuan jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Soraluze Futbol Taldea

MONDRA   3 – 0   SORA  A

SORA  B   2 – 0   ARIZMENDI

ARETXABALETA   2 – 0   SORA  JUBENIL

SORA  KADETE  6 – 4  ARETXABALETA B

Erregionaleko taldeak sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, Eibarko Armagiñak taldea da bigarren, 3 puntura. Azken norgehiagokan Nordin El Haossunik eta Egoitz Placenciak sartutako golei esker 2-0 garaitu zuten Arizmendi.

Kadeteak ere kopa txapelketa txukuna egiten ari dira, Aretxabaletari irabazi eta gero bostgarrenak dira sailkapenean. Aretxabaletaren aurkako norgehiagokan Carlos de Cosek bost gol sartu zituen eta Jokin Andradek bat.

Datorren asteburuko ordutegiak:

SORA A - ILINTXA                                     Zapatuan 15:45ean, Ezozin

ARMAGIÑAK - SORA B                               Zapatuan 15:30ean, Unben

SORA JUBENILAK - ALOÑA MENDI               Zapatuan 13:15ean, Ezozin

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.