Martxoak 8 ospatzen, astearen errepasoa

Erabiltzailearen aurpegia emakumeentopagunea 2015ko mar. 8a, 21:55

Martxoak8Gaur Martxoak 8 ospatu dugu, Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Gaurko kontzentrazioaz eta pala partiduez gain, astean zehar egitarauan aurreikusita zeuden ekimenak ere modu positiboan garatu dira.

 

Asteazkenean emakume talde batek aukera izan zuen barre terapiako ariketak zein erlaxazio teknikak ikasteko umore terapia tailerrean. Ostegunean Pintxa-Klown pailazoak aritu ziren pintxo potea animatzen. Ostiralean haurren momentua izan zen eta ipuin kontalari batek animatu zuen arratsaldea. Gustora egon ziren txikienak, istorioak adi adi entzuten.

 

Gogoratu datorren ostiralean, hilak 13, helduentzako "Matxo Maris" antzerki emanaldia izango dela 22:15 tan Antzokian (gazteleraz) eta "Hatzamarren bertuteak" erakusketa ikusteko garaiz zabiltzatela oraindik!

 

Hemen astean zehar ateratako argazki batzuk.

umore terapia

 

IMG 7335

IMG 7350

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.