Proiektuaren bultzatzaileek azaldu dute presak partzialki kenduz uholde arriskua gutxitu eta ibaiaren egoera biologikoa hobetuko litzatekeela. Beraiek egindako aurkezpen 20-25 pertsonek parte hartu dute eta herritarren artean proiektuaren aldeko eta kontrako iritziak entzun dira.
Iritzi ezberdintasunak ez gaitu arduratzen. Bai ordea orain arte proiektua sozializatzeko egin den lanketak. Egin diren aurkezpenetara oso jende gutxi animatu da eta orokorrean herritarrak ez ditugu somatzen proiektuaren jakitun direnik.
Gertatzen ari denaren diagnostiko egokiago bat egiteko EHBilduko zinegotziok galdetegi bat prestatu dugu eta berau betetzera gonbidatzen zaitugu.
Inkesta egiteko egin klik HEMEN.