Gure ustez udal ordezkarioi ere badagokigu horrelako gertaeren aurrean babes mekanismoak eraikitzea. Beste mota batzuetako erasoekin egiten den bezala azken garaian gertatutakoekin ere udalak paper aktiboa jokatu behar dugula iruditzen zaigu.
Badira aste batzuk hausnarketa hau Udal Gobernuari helarazi geniola. Irakurketarekin ados zeudela adierazi zuten eta horrelako erasoen aurkako udal protokolo bat osatzea egoki ikusi zuten. Baina geroztik ez da egon mugimendurik Udal Gobernuaren partetik.
Bien bitartean mehatxuek ez dute etenik izan. Egoera horren aurrean hainbat herritarrek iniziatiba hartu eta mobilizatzeko deialdia luzatu digute soraluzetarroi.
EH Bilduko zinegotziok adierazi nahi dugu bat egiten dugula deialdiarekin eta ohar hau baliatu nahi dugu ekimenean parte hartzeko gonbidapena herritar guztiei luzatzeko.