Kaosa Maltzagako asfaltatze lanetan

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2022ko mai. 17a, 11:44

Maltzagarako bidean egin dituzten asfaltatze lanek eragin duten kaosa ez da ez ulergarria ez eta onargarria ere. Herritarrei inolako abisurik eman gabe, neurri berezirik hartu gabe, ezin da horrelako kalapita sortu. 

Ordubetetik gorako ilarak sortu dira modu iraunkorrean. Eta lanera, eskolara, hospitalera... berandu edota hitzordua galtzeraino eragin digu herritarroi. 
 
Komunikabideetan askotan ageri zaizkigu instituzio nagusietako ordezkariak ekonomia indartu beharraz hizketan edota beraien gestio estrategiko eredugarria goraipatuz. Baina aste honetan Maltzagan gertatu denak argi erakusten du planifikazio negagargarri bat egon dela. Diputazioak ez ditu ondo neurtu obra horrek eragingo zituen albokalteak. Eta gainera albokalte horiek herritarron bizkar erori dira soilik. Diputazioak ez du gertatutakoaz autokritikarik egingo eta eragin dituen kalte ekonomikoan eskuak garbituko ditu. 
 
Bideen mantenu lanak ezinbestekoak direla guztiok ulertzen dugu baina gertatu dena ez errepikatzeko badaude soluzio bideak. Benetan herritarrekin arduratuta dagoen instituzio bati ere okurritu beharko litzaizkioke. Obra batzuk gabaz egin beharko lirateke adibidez, Eibar-Bergara-Elgoibar autopistak dohainik zabaldu egun horietan, Ertzantzaren laguntza trafikoa bideratzeko, guzti horren berri herritarrei egoki trasladatu... eta abar, eta abar. 
 
Soraluzeko EHBildutik gertatu denaren ardura daukan Diputazioari gure kexa helaraziko diogu. Hurrengorako neurri egokiak hartzeko eskatuz berriro horrelakorik gerta ez dadin.