Nolako komun publikoak behar ditugu Soraluzen?

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko EH Bildu

EHBildutik komun publiko berriak egitea proposatu genuen 2021eko udal aurrekontuetarako. Gobernu Taldea ados agertu zen, orain komunak nolakoak behar duten eta non jarri beharko genituzkeen hitz egiten dihardugu.

Gaur egunekoak ez bezala herritar guztientzat erabilgarriak izango diren komunak ipintzea da helburua. Lan hori ahalik eta egokien egiteko herritarron iritzia jasotzeko galdetegi motz bat prestatu dugu EHBildutik. 
 
Nahi duzuen guztiok gonbidatzen zaituztegu zuen iritzi eta proposamenak bideratzeko. Inkesta betetzeko egin klik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.