Hori oinarri hartuta, pasa den osteguneko plenoan mozio bat sartu genuen. Bertan aurrera begirako proposamenak egitearekin batera, 2 puntu onartu ziren. Alde batetik, krisi egoerari aurre egiteko mahai bat sortzea eta bestetik ekintza plan bat diseinatzen hastea ordezkaritza daukagun alderdi guztien artean.
Gure partetik, herritarrok galdetegian planteatutako kezka eta ekarpenak ekintza plan honetan txertatzeko konpromisoa hartzen dugu. Hemen dituzue galdetegian jasotako emaitzak eta herritarrok aurrera begira planteatzen ditugunak jasotzen dituzten infografiak.
Beste behin, eskerrik asko zuen parte hartzearengatik, danon artean sortzen eta egiten baitugu Soraluze!