Gai horien zein beste batzuen inguruan bakoitzak edukiko ditugu gure iritziak. Ezinezkoa izango da gainera herritar guztiak asetuko dituen erabakirik aurkitzea. Baina gutxienez badagokio udalari horrelako proposamen berri bati baietza eman aurretik ondo ezagutzea herritarren eguneroko bizitzan izango duen eragina. Kasu berri honetan dakizkigun kontu apurrak dira 2-3 hilabetetan grabaketak egingo direla Soraluzen eta herriari 80. hamarkadako itxura eman nahi zaionez grabaketa espazio izango diren kaleak hustu eta eraldatu egin beharko direla.
Bestelako zehaztasunik gabe Gobernu Taldeak proposamenari baietz esan izanarekin ez gaude ados. Baietza eman aurretik ondo neurtu behar zen herritarrengan ze eragin izango duen grabaketak . Are gehiago “normalitate berria”n gure kalean ibiltzeko aukerak baldintzatuta ditugunean.
Erabakiak herriarentzat baina batez ere herriarekin hartu behar dira horrelakoetan. Zergatik ez dute horrela egin? Politika egiteko daukagun modu ezberdinagatik? Hauteskundeak ate joka ditugulako? Auskalo, baina ondorioz, nahi duena egiteko atea irekita utzi diote pelikularen produktoreari.
Soraluzeko EHBildu.