COVID-19aren inpaktu ekonomikoaren aurrean proposamenak Udalari

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2020ko api. 2a, 19:38

Soraluzeko EHBildutik koronabirusaren ondorioz bizi dugun alarma egoeraren eragin ekonomiko negatiboak arintze aldera ondorengo neurri sorta proposatu diogu Soraluzeko Udalari onartu dezan. Gainontzeko instituzioen moduan Soraluzeko Udalak ahalegin berezia egin behar duela ulertzen dugu. Ondokoak dira proposatzen ditugun neurriak



  1. Itxi behar izan duten saltoki, taberna, kafetegi, jatetxe eta gainerako jarduera profesionalei begirako laguntzak:

    • Uraren kontzeptu finkoaren tasa eta zaborraren tasa EZ KOBRATZEA alarma egoerak dirauen bitartean. Hiruhilabeteko salbuespena proposatzen dugu.

    • Terrazen tasarik EZ KOBRATZEA alarma egoerak irauten duen bitartean.

    • Itxieraren ondorioz sortarazitako KALTE EKONOMIKOEN eragina gutxitzeko 70.000€tako laguntza partida bat sortzea. Establezimendu bakoitzeko gehienez 1.000€ jasotzea hilean (itxierak irauten duen garai osoa hartuko da kontuan).

    • Udalak alokairuan daukan Jubilatuetako tabernari alokairurik ez kobratzea alarma egoeragatik itxita dagoen bitartean.

       

  1. Udalak ematen dituen hainbat zerbitzu etenda daude. Ondokoak dira proposatzen ditugun neurriak:

    • Kiroldegiko abonu eta ikastaroetako tasarik EZ KOBRATZEA itxita dagoen bitartean eta urteko abonuen zati proportzionala ITZULTZEA.

    • Ludoteka, Gazteleku zein Eskola Kiroleko kuotaren parte proportzionala ITZULTZEA.

    • Udalaren egutegi fiskala ere moldatzea eskatzen dugu, zergak ORDAINTZEKO ERREZTASUNAK eskainiz herritarrei.

       

  1. Hezkuntza zentroen itxieraren ondorioz 0-12 urte bitarteko haurren zaintzarako eragozpenak arintzeko eta baita eguneko zentru nahiz beste antzeko zerbitzuen itxieraren ondorioz dependienteen zaintzarako eragozpenak arintzeko 50.000€tako dirulaguntza sortzea.

    • Laguntza bizikidetza unitateko hilabeteko gehienez 1.000€takoa izatea planteatzen dugu.

       

  1. Konfinamenduaren ondorioz, lanpostua galdu duten herritarrak daude, edo pentsiodunak, pentsio duinik ezean, oinarrizko elikadura bermatzeko zailtasunak dituztenak. Elikagai bankuak ere itxi egin dituzte, eta elikadura horren bidez bermatua zuten herritarrak oinarri-oinarrizko behar hori asetzeko modurik gabe gelditu dira. 

    • Egoera honetan aurkitzen diren herritarrei laguntzeko 20.000€tako dirulaguntza berezia ateratzea proposatzen dugu eta dirulaguntzak familiako kide kopuruaren arabera banatzea, hamabost egunean behin: 100€ bat edo bi kideko familientzat, 150€ hiru edo lau kidekoentzat, eta 200€ bostetik gorakoentzat.

Soraluzen, 2020ko apirilaren 2an.

Soraluzeko EHBildu.