Dioxina eta furano maila Soraluzen: orain arte ez da airearen kalitatearen inongo neurketarik egin

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2020ko ots. 18a, 19:44

Hasteko, publikoki gure elkartasuna helarazi nahi diegu Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren familieri. Besarkada estu bat.

Soraluzetarrok prentsaren bitartez jakin genuen otsailaren 14 arratsaldean Osasun Sailak iragarri zuela furano eta dioxina maila altuak detektatu zirela Zaldibarreko zabortegiaren inguruan. Horren ondorioz, 5km-ko segurtasun eremua ezarri zen. Soraluze 10kmko eremu barruan dagoenez Eusko Jaurlaritzaren segurtasun eremutik kanpo geratu zen. Beste erakunde batzuek (ENEEK esaterako) segurtasun eremua 20km-koa izan beharko litzatekeela adierazi dute ordea, eta eremu horretan dauden baserrietako nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenetan airearen kutsadurak izan dezakeen ondorioak aztertu beharko litzatekeela, tartean Soraluzeko baserrietako ustiapenena. Bitartean,orain arte ez da Soraluzeko airearen kalitatea aztertu.

 

Otsailaren 20 edo 21eako 5km barruko hiriguneetan egindako neurketa berrien emaitzak jakinaraziko dira. Ez genuke nahi, baina neurketa berrietan airearen kalitateak okerrera egingo balu Eusko Jaurlaritza Soraluzen ere neurketak egiten hasi beharko litzateke emaitza horiek jaso bezain pronto. Eusko Jaurlaritzaren aurrean gutxienezko konpromiso horren defentsa egin beharko luke Soraluzeko Udalak. Herritarrari datu objetiboak eta erabakien zergaiti argiak eskaintzeko garaian gaude eta orain arte ez da Soraluzetarron esku ez datu objetiborik ez eta neurketak ez egitearen zergaitirik jarri.

 

 

 

 

Soraluzen, 2020ko otsailaren 18an.

Soraluzeko EHBildu.