Trafikoaren kudeaketan zentzu komuna garaile

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2019ko urt. 22a, 16:53

Kostatu da baina azkenean zentzuzko planteamendu bat daukagu esku artean. EHBildutik hasieratik adierazi izan dugu ez geniola logikarik topatzen Gabolatseko aldapa direkzioz aldatzeari, horren ondorioz peatonalizazioa bertan behera geratzen zelako eta Gabolats, Baltegieta, Ezozi Bide eta SAPAko aparkalekuen erabiltzaile askorentzat kalte nabariak sortuaz ere.

Astelehen honetan gaia lantzeko bilera geneukan udaletxean. Bilerara proposamen argia eraman genuen EHBildutik, Gabolatseko aldapako norantza betiko egoerara bueltatzea. Kamioiekin zegoen arazoari irtenbidea emateko Etxaburueta soilik goranzko norabidean ipintzea, horrela kamioiak inongo arazo gabe irten daitezkeelako kale horretatik. Aldaketa sinple hoiekin sortu diren konplikazio guztiak edo handienak behintzat konponduko liratekeelarik. Berriz ere arratsaldetako peatonalizazioaz gozatu dezakegu.

Gobernu Taldeak beste proposamen bat zeukan esku artean baina gurea aztertuta berau hartzea erabaki dute soluzio gisa. Hala ere, Etxaburueta bi norabidetan mantentzeko hautua egin dute, bi kamioi gurutzatzean sortu daitezkeen arazoen zain geldituz. Agintaldi honetan askotan esan izan dugu gai korapilatsuetan gure iritziak ez zirela kontuan hartzen EAJ-PSE gobernu taldetik. Oraingoan gure iritzia entzun dute eta zentzu komuna irten da garaile.

Ea hauteskunde osteko agintaldi berrian horrelako elkarlan, elkar entzute ariketak berriro ere ohikoak bilakatzen ditugun Soraluzen.