Atzoko plenoaren harira

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2018ko abe. 20a, 15:32
Atzoko plenoan momentu deserosoak bizi izan genituen. Gure iritziz horrelako espektakuluek herritarrengan duten eragina oso negatiboa da, eta horregatik du jendeak gero eta konfiantza txikiagoa politikagintzan.

Atzoko plenoan momentu deserosoak bizi izan genituen. Gure iritziz horrelako espektakuluek herritarrengan duten eragina oso negatiboa da, eta horregatik du jendeak gero eta konfiantza txikiagoa politikagintzan.

 

Aurrekontuen plenoa izan arren, gobernuko alderdiek debatea alkatearen soldatan zentratu zuten. Legegintzaldian zehar esan dugun bezala, alkatearen soldata gehiegizkoa pentsatzen zaigu Soraluzek dituen biztanle kopuru eta egoera sozioekonomikorako:

 

- Soraluzeri urtero alkatearen soldata+gizarte segurantzako gastuak 74.568€ kostatzen zaizkio. Gai honetan adostasunera heltzeko gure prestutasuna jarri dugu mahai gainean, gehiegizkoa izango ez den soldata duin bat adosteko. Ez dugu erantzunik jaso.

 

- Gure ustez, gaur egungo gastueri 30.000 euro kenduta ere, alkatearen soldata duina litzake. Badakigu EHBilduren duintasunaren kontzeptua eta EAJrena ez datozela bat. EHBilduk bere karguentzat dituen taulen arabera soldata duina dena, EAJrentzat ez da nahikoa. Diferentzia ideologikoa hor dago. Oreretako eta Azpeitiko EHBilduko alkateen soldata Soraluzeko alkatearena baino dexente baxuagoak dira.

 

- EAJren soldatak kontuan hartuta ere, Soraluzeko alkatearena larregikoa da. Soraluzeko alkateak, esateko, Mutrikuko EAJko alkateak baino %49,7 gehiago kobratu zuen 2016an. EAJ gobernatzen ari den herri handiagoetako alkateek baino soldata altuagoa ere duSoraluzekoak.

 

- Atzoko plenoan galdetu genuen ea zergaitik irabazten duen Soraluzeko alkateak beste herrietakoek baino gehiago. Izan ere, Soraluzeko alkatearen soldata gehien irabazten duten Gipuzkoako alkateen TOP10ean dago. EAJren erantzuna: “horrela erabaki dugulako” (sic). Horrelako jarrerek ez dute lekurik EHBildutik bultzatu nahi dugun politika egiteko moduan.

 

- Iker Aldazabal alkatea, bere burua justifikatu nahian, EHBilduko zinegotziei aritu zen galdezka ea zenbat irabazten dugungure lanpostuetan. Uste dugu horrelako interpelazio agresiboak lekuz kanpo daudela eta heldutasun falta adierazten dutela.

 

- PSEko bozeramailea den Patricia Borinagak alkatearen 4.200ko soldata justifikatu zuen. Ez omen da murrizketarik aplikatu soldata ordaindu ahal izateko. EHBildutik proposatzen den soldataren gastuen murrizketarekin, ordea, legengintzaldian 120.000 gehiago edukiko lituzke Soraluzek, beste proiektu batzuetara bideratzeko.

Atzoko plenoan bizitakoa ez da positiboa Soraluzerentzat. Halako jarrerek herritarrek politikagintzan duten konfidantza falta are gehiago sakontzen dute. Benetako debatea zein den argi dugu, baina batzuek fokoa desbideratzen saiatzen jarraituko dute. Gu ez gara lokatzetara jeitsiko.

 

EHBildutik, beste behin ere, alderdi guztiei dei egiten diegu arduraz eta heldutasunez jokatzeko. Soraluzetarrek hala merezi dute.


Argazkia: plaentxia.eus