Plazak eta parkeak, abandonatuta

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2018ko urr. 3a, 15:40

Azken urteetan behin eta berriro EHBilduk hala eskatu eta gero, EAJ/PSE-k haur parkeetan eta plazetan glifosato herbizida kantzerigenoa ez erabiltzea erabaki dute.

Albistea ona da, dudarik gabe. Baina uste dugu, herbizida toxikoak alde batera uzteak ez duela esan nahi parke eta plazak zaindu behar ez direnik. Izan ere, tamalgarria da haurren espazioak nola dauden. Udalak iada ez ditu haurrak dabiltzan belarra eta lurra pozointzen, baina glifosatoa alde batera uztearekin batera, parke eta plazak ere abandonatuta utzi ditu.

Azpimarragarria da ere Estazinoko parke berriaren egoera. Alkarrekin Soraluze Eginez Prozesutik jaio zen Hezkuntza Proiektuaren baitan, haurrek euren gustoko parkea diseinatu zuten: material naturalak (harriak, harea, egurra,...) oinarritzat hartuz, jolasleku berria dugu eskola inguruan ordutik. Zoritxarrez, espazio honen mantenua ere oso prekarioa da. Inauguratu zen, baina udalak ez du behar bezala zaintzen: zikin dago, materialak lekuz kanpo daude,... erabiltzaileen ardura ere bada noski lekua txukun mantentzea, baina ezinbestekoa da udalak noiz behinka parkea garbitu eta txukuntzea, materialak (batez ere harriak eta harea) jatorrizko lekuan jarriz, orbela erretiratuz eta txirrista garbituz, adibidez.