Soraluzeko pentsionisten mozioa onartu genuen aho batez asteazkeneko Osoko Bilkuran

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2018ko uzt. 17a, 09:37

Pasa den astean Udaleko Osoko Bilkura ospatu zen. Bertan, besteak beste, Soraluzeko Pentsionisten Plataformak aurkeztutako mozioa bozkatu zen. EHBildutik hartutako konpromezuen jarraipena egitea eskatu genuen, herritarrei emandako hitza bete dadin.

Zorionez aho batez onartu zen, EHBildu+EAJ+PSEren aldeko botuekin. EHBildutik Plataformako kideak zoriondu genituen, eredu baitira guretzako, eta eskerrak ere eman genizkien, egiten ari diren lanagatik. Horrez gain, mozioaren jarraipen bat egitea ere proposatu genuen, bertan jasotzen diren konpromezuak betetzeko bidean, (izan Eusko Jaurlaritzan, izan Espainiako Gobernuan) alderdiok gure hitza betetzen dugula gainbegiratzeko.

Berriz ere eskerrik asko Soraluzeko Pentsionistak! Hemen dituzue irakurgai mozioan onartutako puntuak:

1. Blindatu dadila Espainiako Konstituzioaren 50. Artikuluan, pentsionista guztiek pentsio duina izateko Eskubidea; eta Gizarte Segurantzaren Kutxa Orokorra defizitarioa den bitartean, sar dadila dagokion defizita Estatuko Aurrekontuetan.

2. Eska dadila 1.080 euroko gutxieneko pentsio bat ezartzea pobreziaren mugatik irteteko, Europako Gutun Sozialak ezartzen duen legez; eta hori egin ezean, Eusko Jaurlaritza izan dadila ezarriko duena behar den osagarria Euskadiko pentsionista guztiak hilero kopuru horretara iristeko.

3. Indargabetu dadila 23/2013 Legea, Gizarte Segurantzaren Pentsio Sistemaren Jasangarritasun Faktorea eta Errebalorizazio Indizea arauzten dituena, pentsio duinak bermatzeko; eta KPI errelarekiko lotura ezarri, etorkizunean pentsioak eguneratzeko formula gisa.

4. Indargabetu dadila 2.011ko lan-erreforma, ondorio negargarriak izan dituelako enpleguaren kalitatean eta kotizazioetan, arriskuan jartzen dutenak pentsioen sistema publikoaren iraunkortasuna.

5. Ezar dadila babes eta Gizarte Segurantzaren sistema bat Euskal Autonomia Erkidegorako, pentsiopublikoak eta pertsonanagusiek behar duten arreta bermatuko dituena, eta hasi daitezela pausoak ematen Gizarte Segurantzaren arloan eskumenak transferitzeko EAEra, Gernikako Estatutuak onartzen duen 3/1979 Lege Organkoaren 5. Xedapen iragankorrean eta 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

6. Igo dakizkiola Eusko Jaurlaritzari eta Estatuko Gobernuari Udal honek hartutako akordioak.